2019ko TXOTXAREN AURKEZPENA
Hasi da txotx denboraldia Bizkaian eta Onintza Enbeita 2019 ko Bizkaiko bertsolari txapelketako irabazlea da aurtengo enbaxadorea; kazetaritza lizentziatua eta trebetasun handiko bertsolari honen gain erori da aurten lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura. Sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan den arren, haren kalitatea nabarmendu dute gaur sagardogileek.
Aurkezpena
Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino
gehiago dituen baserria Montorra auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago.
Erakunde askotako ordezkariak batu dira gaur bertan. Ekitaldian parte hartu
dute Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendari nagusia, Maite Peñakoba;
Eusko Jaurlaritzako Kalitatearen eta Elikagaien Industrien zuzendaria den, Peli
Manterola; Amorebieta-Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia eta Bizkaiko
Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak beste. Giro
ezin hobea egon da gaur Uxarten, kirikoketaren erritmoa bertan ez da falta izan.
Sagar kantitate eskasak ez du eraginik izan aurtengo sagardoarenkalitatean. Aurten ere, Bizkaiko
sagardogileek azpimarratu duten bezala “sagardoa oso ona daukagu kupeletan,
ezaugarri bizikoa eta freskoa. Erraz edatekoa”.
Bizkaian jasotako sagar kiloengatik 2017ko uzta
oparo izan bazen ere, aurtengoa produktoreek gogoratzen duten uztarik eskasena
izan da.Sagardogileek bazekiten hau gertatuko zela baina horrek ez du eraginik
izango aurtengo sagardoaren kalitatean. “Urte oso eskasa izan da baina pasaden
urteko sagardoakupeletan gordeta
daukagu. Nahiz eta eskasa izan aurtengo fruitua kalitate oneko sagardoa izango
dugu”, azaldu zuen Bizkaiko sagardogile elkarteko presidentea den Aitor
Intxaurragak.
Arrazoi nagusia sagarrondoetan aurkitzen dugu;
zuhaitzek fruitua txandakatzen dute, urte batzuetan sagar asko ematen dituzte
eta beste batzuetan, berriz, gutxi. “Aurreko uztaren ugaritasunak eragin zituen
sagarrondoetan eragin zueneta
horrenbeste fruitu emateari utzi diote 2018an”, aipatu zuen Intxaurragak.Hala
ere, egoera kaxkar honi udaberri euritsu baten agerpena ere gehitu behar diogu,
horrek fruituaren loraldiaren zikloan eragin zuzena izan bait du. “Negua
lehorra izan zen eta hasieran sagar gehiago izango genuela uste genuen baina
eguraldiak ez digu lagundu. Horren kontra ezin dugu ezer egin”, zehaztu zuen
Intxaurragak.
Ekoizpen bolumena Bizkaian 108.000 litrokoa izan
da, pasaden urtean baino 92.000 litro gutxiago. 2018an kupelak 200.000 litro
sagardoz bete ziren. “Oso urte oparoa izan zen”. Orokorrean, alkohol graduazioa
6,5% ingurukoa da, joan den urtea baino altuagoa.
Nahiz eta sagar gutxiago izan aurten kalitatearen
eta tamainari dagokionez fruitua osasuntsu heldu da sagardotegietara. Hale ere
gorputz gehiagokoa da aurtengo sagardoa. “Gainera produktua azukre maila
altuagoa da eta mingotsagoa da sagarra. Edalontzian intentsitate haundikoa,
txinparta bizia eta sakontasun aromatiko handia; Kolore ilun batekin agertzen
da edalontzian”, azaldu zuen, Juan Zuriarrain enologoak.
Produktoreek urte honetako sagardoa aurreko
urtekoa baino hobea dela ziurtatzen dute. “Sagardoa ona daukagu eta ez da
faltako”, diote. Produktuaren kalitatea bermatzeko urte honetako sagardo berria
joan den urtekoarekin sagardoarekin nahastu egin da. “Prozesu hau oso ona da
produktuarentzat. Sagardo berriak txinparta eta freskura eskaintzen dio kupelan
joan den urtetik gordeta dagoen sagardoari, hasierako ezaugarriak
berreskuratzeko”.
-
Bizkaiko
Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategiek txotxa irekitzeko
ekitaldia ospatu dute gaur.Onintza
Enbeita kazetari eta bertsolaria izan da sagardo berria dastatzearen eta
Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Bertan ere, Bizkaiko
Sagardogile Elkarteko presidentea de Aitor Intxaurraga, produktore eta sagardo
elaboratzaile ez dira sagardo festara falta. “Guretzat gaurko eguna
garrantzitsua da zeren eta sagardogileek urte osoan egiten dugun lana aurkezten
dugu”, aipatu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.
- Kontutan
izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten
dutela sagardoa. “Bizkaian bertako produktua daukagu, ez dugu kanpoko
sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo elkartetik.
Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustukoen duen nahasketa. Bizkaian, 108.000
litro egin dira 2018ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea,
Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten duten
eskualdeak. Sagarraren kalitateari dagokionez, osasuntsua eta tamainaz
txikiagoa izan da orokorrean. Bizkaiko Sagardogile elkarteko produktore
gehienek aurtengo apirilean komertzializatzen hasi den Euskal Sagardoa ere
egiten dute. Aitor Intxaurragak esan duen bezala “sagardo berria Bizkaitar
produktoreek hasieratik defendatu dugun filosofiarekin bat dator. Erabiltzen
diren sagarrak bertakoak, bizkaitarrak dira. Pozten gara gipuzkoar
sagardogileek bertako sagarren alde egindako apustuaz”. Sagardoa egiteko
erabiltzen den produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen berme nagusia.
Horregatik, goi-mailako produktua izanik, asmoa da sagardoa lurraldearen irudi
bihur dadila, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere. 11,78 milioi
litro sagardo ekoitzi dira 2018an Euskal Herrian. Horietatik 1,5 milioi litro
bertako sagarrarekin, Euskal Sagardoa jatorri izenarekin.
- Bizkaiko
Sagardo elkartea 1994an sortu zen, eta helburu nagusi hauek ditu: Bizkaiko
sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea
(Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen), lurraldean egiten
den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta
baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea. Oinarri hori hartuta
sagardogileek urtero-urtero desberdina den produktu bat garatzeko egiten dute
eta gero eta kontsumitzaile leial gehiagoetara hurbiltzeko. Bertako sagardoa da
apustua eta bide hori jorratzen jarraituko dute etorkizunari begira. Ahalegin
handia egiten ari da produktua kontsumitzaileengana gerturatzeko eta euskararen
aldeko ekitaldietan, azoketan eta jaietan ezagutzera emateko. Bertako produktua
den heinean, sagardoak Euskadin zehar egiten diren ekitaldi garrantzitsu
guztietan parte hartu eta egon nahi du.
- Amaitzeko,
berriz ere azpimarratu nahi dugu une hauetan bide oso garrantzitsua egiten ari
garela, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez. Espero dugu ahalegin honek erakunde
eta kontsumitzaileen babes argia jasotzen jarraitzea. Laguntza hori,
zalantzarik gabe, kalitate-marka ere izango litzateke gurekin batera bide
horretan aurrera egin nahi duten guztientzat. Oraindik lan asko geratzen da
egiteko sektorea garai berrietara moldatzeko baina bizkaitar sagardogileek bide
horretan buru belarri daude sartuta.
HAU DA AURTENGO BIZKAIKO SAGARDOA
!!!TXOTX!!
» atzera joan