Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Fresko dagoela zerbitzatu, 12-13º C artean, eta inoiz ez hotza.
Kortxoa kendu aurretik, botila astindu.
Sagardoa atera, edalontziko kristalaren kontra jotzean lurrinak kaska ditzan.
Kopuru txikitan zerbitzatu, eta trago bakarrean edan.
Oso ondo doa arrainekin, itsaskiekin, haragiarekin eta azkenburukoekin. Ausart zaitez!
Bizkaiko Sagardogileak

Albisteak

BIZKAIKO SAGARDO BERRIA 2018ko TXOTXAREN AURKEZPENA

Hasi da txotx denboraldia Bizkaian eta Aiora Renteria, Zea Mays musika taldeko abeslaria izan dugu luxuzko enbaxadore. Renteriaren gain erori da gaur lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura.

Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino gehiago dituen baserria Montorra auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago. Erakundeetako askotariko ordezkariak batu dira gaur Uxarten. Ekitaldian parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua den, Elena Unzueta; Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Oroz; Zornotza alkatea, Andoni Agirrebeitia eta Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak beste. Giro ezin hobea egon da gaurko jaian, kirikoketaren erritmoa berta ez da falta izan. Urte oparoa izateaz gain kalitatea handiko sagardoa ere daztatuko dugu aurten Bizkaian. “Sagardoa oso ondo dago, ezaugarri handikoak”, aipatu dute sagardogileek.



Jakina zen 2017.urtea sagar urtea izango zela; oparoa ekoizpenari dagokionez eta benetan “apartekoa”, sagardogile bizkaitarrak azpimarratzen dutenez. Aurtengo uzta “historikoa” izan da eta ekoizle eta produktore “pozik” daude bi arrazoigatik: batetik sagardo kopuru gora egin duelako eta bestetik sagardoaren kalitateagatik. Aurtengo ekoizpen bolumena Bizkaian 200.000 litrokoa izan da, joan den denboraldian baino 75.000 litro gehiago. “Pasaden urtean sagarrondoak fruitu gutxiago eman zituzten eta horrek eragina izan zuen jasotako sagardo litroetan. Aurten, berriz, kontrakoa izan da. Oso urte ona izan da eta benetan pozik gaude”, azaldu du Bizkaiko Sagardogileen elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurragak.



Sagardoa osasuntsu heldu da kupeletara, neguko tenperatura baxuak eta udaberriko eguraldia eguzkitsuak fruituaren loraldia aurreratu du eta horrek bai izan du eragina sagar barietate desberdinetan. Hori dela eta aurtengo sagardoak gorputz ederrekoak ahoan eta oso usaintsuak dute ezaugarri nagusiena; edalontzian intentsitate haundikoa eta kolore argiagoa da aurtengo sagardoa. Orokorrean, alkohol graduazio %6 (bolu) ingurukoa, lehengo urtea baino gutxiago. Bizkaiko sagardo berriak, azukre maila orekatua du irailean eroritako euriak eraginda.“Aurtengo sagardoak erraz edatekoak, freskoak, alkohol gutxiagokoak, kolore argiagoak eta oso usaintsuak dira”, aipatu ditu ezaugarriak, Juan Zuriarrain enologoak.

  • Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur.Aiora Renteria Zea Mays musika taldeko ahotsa izan da sagardo berria dastatzeko eta Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Ospakizuna Zornotzako Uxarte Sagardotegian izan da. Ekiltadian Bizkaiko Foru Aldudiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua, Elena Unzueta, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien sailburuordea den Bittor Oroz eta Amorebieta Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia ekitaldian egon dira. Bertan ere, Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea de Aitor Intxaurraga, produktore eta sagardogilee ez dira sagardo festara falta. “Guretzako gaurko eguna garrantzitsua da zeren eta sagardogileek urte osoan egiten dugun lana aurkezten dugulako”, aipatu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.
  • Aurtengo sagardoari datxekiola ezaugarri oso zehaztuak ditu: Freskoa eta edateko errazak. Ahoan gorputz ederretako eta ibilbide luzekoak. “Aurtengo sagardoak oso usaintsuak dira eta koloreen aldetik argiagoak”, azpimarratu du Zuriarrainek. Txinparta finakoa eta edalontzian intentsitate handikoak.Gainera, aurtengo sagardoa alkohol graduazio pizka bat baxuagoa dauka eta sagardo berriak, azukre maila orekatua ekarri baitute orokorrean.
  • Kontutan izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian bertako produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahasketa. Bizkaian, 200.000 litro egin dira 2018ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten deneskualdeak. Sagarraren kalitateari dagozkionez, sanoa eta tamainaz handia izan da orokorrean. Bizkaiko Sagardogile elkarteko produktore gehienek aurtengo apirilean komerzializatzen hasi den Euskal Sagardoa ere egiten dute. Aitor Intxaurragak esan duen bezala “sagardo berria Bizkaitar produktorea hasieratik defendatu dugun filosofiarekin bat dator. Erabiltzen diren sagarrak bertakoak, bizkaitarrak dira. Pozten gara gipuzkoar sagardogileek bertako sagarren alde egindako apostuaz”.
  • Sagardoa egiteko erabiltzen den produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen abal nagusia. Horregatik, goi-mailako produktua izanik, asmoa da sagardoa lurraldearen irudi bihur dadila, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere. Honekin lotuta, Sagardo Route (sagardotegien etorkizuna lantzen den proiektua) sortu da eta bertan bizkaitar sagardogileek parte hartzen dute. Marka berria tradizioan erroturik dago eta sagardoaren mundua biziki ezagutzera ematea du helburu, bai bertakoei eta baita atzerritik etortzen direnei ere.
  • Bizkaiko Sagardoa elkartea 1994an sortu zen, eta helburu nagusi hauek ditu: Bizkaiko sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea (Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen), lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea. Oinarri hori hartuta sagardogileek lan egiten dute urtero urtero desberdina den produktu bat garatzeko eta gero eta kontsumitzaile leial gehiagoetara hurbiltzeko. Bertako sagardoa da apostua eta bide horri jorratzen jarraituko dute etorkizunari begira. Ahalegin handiak egiten ari da produktua kontsumitzaileengana gerturatzeko eta euskararen aldeko ekitaldietan, azoketan eta jaietan ezagutzera emateko. Bertako produktua den heinean, sagardoak Euskadin zehar egiten diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartu eta egon nahi du. Nahiz eta oinarria bat izan, (Bizkaian jasotako fruitua) sagardotegietan lan egiten dute xehetasun desberdineko produktu bat komerzialitzateko kontutan izanik produktuaren homogeneizazioa ez delaerakundeakbilatzen duen helburu bat.
  • Amaitzeko, berriz ere azpimarratu nahi dugu une hauetan bide oso garrantzitsua egiten ari garela, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez. Espero dugu ahalegin honek erakunde eta kontsumitzaileen babes argia jasotzen jarraitzea. Laguntza hori, zalantzarik gabe, kalitate-marka ere izango litzateke gurekin batera bide horretan aurrera egin nahi duten guztientzat. Oraindik lan asko geratzen da egiteko sektorea garai berrietara moldatzeko baina bizkaitar sagardogileek bide horretan buru belarri daude sartuta.

HAU DA AURTENGO BIZKAIKO SAGARDOA !!!TXOTX!!!

Irudien Galeria

» atzera joan

台灣情色網 壯陽藥品 壯陽 壯陽食物 壯陽藥 春藥 春藥網 春藥王 CENTOS愛神 sm助性阿曼達情趣 壯陽 壯陽食品 壯陽食物 壯陽藥 壯陽藥網 壯陽藥品 壯陽藥品哪買 壯陽藥品哪買9son 壯陽中藥 強力春藥 強力催情神仙水 異世藥神 異世藥王 持久的方法 持久術 持久液 春藥 春藥專賣店 春藥成分 春藥的製作方法 春藥網 春藥配方 春藥王 春心蕩漾催情網 催情 催情劑 催情藥 催情藥diy 催情藥專賣店 催情藥專賣店9son 催情藥使用經驗 催情藥水 催情藥效果 催情水 催情王 催情液 大陸壯陽藥 杜蕾斯持久液 合法壯陽藥比較表 黑寡婦催情粉