2019ko TXOTXA BIZKAIAN
Gutxi falta da aurtengo Bizkaiko sagardoa
dastatzeko. Egutegiko egunak aurrera doaz eta datorren astean izango dugu
Bizkaiko Txotxa gure lurraldeko sagarrekin egindako sagardoa. Amorebieta
Etxanoko Uxarte sagardotegian antolatu dugun ekitaldian produktu berria
probatzeko aukera izango dugu. Sagardo festa datorren asteazkenean izango da,
urtarrilak 23 hain zuzen ere. Gainera aurten ere mailako enbaxadorea izango
dugu. Bi pista: Muxikan jaioa da eta 2018an Bizkaiko bertsolari txapelketa
irabazten duen lehen emakumea bilakatu da. Bai, asmatu duzue. Aurtengo Bizkaiko
sagardoaren enbaxadorea Onintze Enbeita izango da. Enbeita kazetaritza
lizentziatua da eta komunikabide desberdinetan lan egin du, Egunkaria, Berria
eta Euskal Telebistan, besteak beste. Horrez gain Labairu Institutuan ere
euskara irakasle izan da. Bere gain eroriko da aurten Bizkaiko sagardoak dituen
ezaugarriak Euskaditik eta mundutik zabaltzearen ardura.
Gonbidatuta
zaudete datorren astean Amorebieta Etxanoko Montorra auzoan dagoen Uxarte
Sagardotegira hurbiltzeko. Goizeko 11:30etan elkartuko gara aurtengo Bizkaiko
txotxa ospatzeko.
TXOTX!!!!!!
Informazio
gehiago: Sandra Atutxa 649528889
Irudien Galeria
» atzera joan