Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Fresko dagoela zerbitzatu, 12-13º C artean, eta inoiz ez hotza.
Kortxoa kendu aurretik, botila astindu.
Sagardoa atera, edalontziko kristalaren kontra jotzean lurrinak kaska ditzan.
Kopuru txikitan zerbitzatu, eta trago bakarrean edan.
Oso ondo doa arrainekin, itsaskiekin, haragiarekin eta azkenburukoekin. Ausart zaitez!
Bizkaiko Sagardogileak

Albisteak

2016ko TXOTXAREN AURKEZPENA

Bizkaiak sagardo-denboraldiari hasiera eman dio Aitzol Atutxa aizkolariarekin; aurtengo enbaxadorea kastadun kirolaria bizkaitarra da. Joan den urrian Euskadiko aizkolaritzako txapelketan Aitzolek bigarren aldiz garaile izan zen, Bizkaiara txapela berriz ekarri zigun.

Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino gehiago dituen baserria Montorrako auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago.


Ekoizpen-bolumena 180.000 litrokoa izan da, joan den denboraldian baino 30.000 litro sagardo gehiago ditugu kupeletan. Udaberriko eguraldiak loraldian eragin zuzena izan du eta uda siku eta eguzkitsuak fruituaren heltzean ezinbesteko garrantzia izan baitu. Hori dela eta aurtengo sagardoaren ezaugarri nagusiena da gorputz ederrekoak dela, eguraldiak eraginda tanino gehiago izan baitu bertako sagarrak eta horrek eragin zuzena du kalitatean ere. Gainera, aurreko urtearekin alderatuta, alkohol graduazio altuagoa era badute Bizkaiko sagardo berriak, azukre gehiago ekarri baitute orokorrean.

 

Aurtengoak sagardo freskoak dira, arinak eta edan errazak tanino edo polifenol gutxiagokoak  eta iaz baino gradu alkoholiko altuarekin kasu gehienetan. Sagardo bizkaitar berria usaintsua da, fruta usain freskoak dituena, ahoan gorputz ederrekoa eta txinparta finekoa.

 

·         Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 9 artisau-upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur.  Euskadin, hogeita hamar. Aitzol Atutxa aizkolaria izan da sagardo berria dastatzeko eta Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Ospakizuna Zornotzako Uxarte Sagardotegian kokatu da. Izan ere, 400 urte baino gehiagoko baserri hori izan da sagardo berria aurkezteko hautatutako eszenatokia.  Ekiltadian Bizkaiko Foru Aldudiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritarako Zuzendari  Nagusia, Lucia Isla, Eusko Jaurlatzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, Bittor Oroz, eta Amorebieta Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia ekitaldian egon dira, besteak beste.

 

·         “Sagar asko eta ona izan da Bizkaian eta oso gustora gaude Bizkaiko Sagardogileen Elkartean lortutako emaitzarekin. Bai udaberriko eta baita udako klimak eragina izan du 2015ko uztan. Produktu hobeago eta gehiago lortu dugu. Aurten, kupeletan litro sagardo gehiago ditugu”, azaldu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.

 

·         Bizkaiko Sagardoa elkartea 1994an sortu zen, eta helburu nagusi hauek ditu: Bizkaiko sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea (Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen), lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea.

 

 

·         Bizkaiko Sagardogileen Elkartea ahalegin handiak egiten ari da produktua kontsumitzaileengana gerturatzeko eta euskararen aldeko ekitaldietan, azoketan eta jaietan ezagutzera emateko (Ibilaldia eta Bermeoko Arrain Azokan, esaterako). Bertako produktua den heinean, sagardoak Euskadin zehar egiten diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartu nahi du.

 

·         Sagardoa egiteko erabiltzen den produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen abal nagusia. Horregatik, kalitatezko eta goi-mailako produktua izanik, asmoa da sagardoa lurraldearen irudi bihur dadila, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere.

 

·         Bizkaian sei sagardotegik egiten dute Eusko label sagardoa. Baina kontutan izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian label produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo Elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahasketa; izan ere ez da sagardo homogeneo edo berdin bat lortu nahi Eusko Labelean, sagardotegi bakoitzak bere ukitua emateko aukera izatea nahi da, analitikoki nahiz organoleptikoki kalitatezko sagardoa dela ziurtatu. Bizkaian 180.000 litro egin dira 2015ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten den  eskualdeak eta hemen ere uzta desberdina izan da. Sagarraren kalitateari dagozkionez , sanoa  heldu da biltegietara aurten ere.

 

·         Bizkaian ditugun sagar motak desberdinak zukuari ezaugarri desberdinak ematen dizkie. Aurtengoa aroma  ugarikoa eta freskoak dira, ahoan gorputz ederrekoak eta txinparta finakoa. Bizkaiko sagardo berria arina eta errazak, tanino edo polifenol gutxiagokoak dira.

 

·         Bizkaian sagardoa elaboratzen duten sagardogileek kalitatezko produktu  bat lortzeko ahalegin handia egiten dute. Helburua diferentea den sagardo bat (%100 bizkaiko sagarrarekin eginda) ahalik eta merkatu eta kontsumitzale gehienetara zabaltzea da. Azkenengo bi urtetan hiru hektarea sagarrondo gehitu dira Bizkaiko zonalde deberdinetan. Joan den urtea 1,5 hektarea Zornotzan eta 2014 urtean beste 1,5 hektarea sagarrondo Muskizen.

 

·         Amaitzeko, berriz ere azpimarratu nahi dugu une hauetan bide oso garrantzitsua egiten ari garela, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez. Espero dugu ahalegin honek erakundeen babes argia jasotzea. Laguntza hori, zalantzarik gabe, kalitate-marka ere izango litzateke gurekin batera bide horretan aurrera egin nahi duten guztientzat.

 

 

  • Aurtengo sagardoari datxekiola, ezaugarri oso zehaztuak ditu: Usaintsua, fruta usain freskoak dituena. Ahoan gorputz ederretako eta   ibilbide luzekoa. Aurtengo sagardoa freskoak dira orokorrean, kolore horixka bizia duena.  Txinparta finakoa eta edalontzian espuma marka gehiago uzten duena.  Gainera, aurtengo sagardo alkohol  graduazio altuagoa era badu, Bizkaiko  sagardo berriak, azukre gehiago ekarri baitute orokorrean.

 

 

         

HAU DA AURTENGO BIZKAIKO SAGARDOA !!!  TXOTX  !!!

Azpimarra: Aurten Bizkaiko Sagardogileen Elkartearen web orrialdea k domeinu aldaketa egin du. Hemendik  aurrera gure ondorengo webgnean bisita gaitzazue.

Irudien Galeria

» atzera joan

台灣情色網 壯陽藥品 壯陽 壯陽食物 壯陽藥 春藥 春藥網 春藥王 CENTOS愛神 sm助性阿曼達情趣 壯陽 壯陽食品 壯陽食物 壯陽藥 壯陽藥網 壯陽藥品 壯陽藥品哪買 壯陽藥品哪買9son 壯陽中藥 強力春藥 強力催情神仙水 異世藥神 異世藥王 持久的方法 持久術 持久液 春藥 春藥專賣店 春藥成分 春藥的製作方法 春藥網 春藥配方 春藥王 春心蕩漾催情網 催情 催情劑 催情藥 催情藥diy 催情藥專賣店 催情藥專賣店9son 催情藥使用經驗 催情藥水 催情藥效果 催情水 催情王 催情液 大陸壯陽藥 杜蕾斯持久液 合法壯陽藥比較表 黑寡婦催情粉