Trazaola baserriko lurrak, Iurretan, sagardoa eta txakolina egiteko sagarrondoz eta mahatsondoz beteta daude.
Tokiko sagarra erosten dute, barietate hauek zehazki: aritza, errezil, gezamina, goikoetxe, moko, txalaka, urdin, urtebete.
Sagarrondoak udaberrian loratzen dira, eta sagar-uzta irailean hasten da.
Sagardoa egiteko teknikak eta jakituria familiarengatik jaso ditu Sonia Isasik, belaunaldiz belaunaldi sagardo-ekoizpenean aritu baitira.
Sagardoa egiteko, tokiko sagarrak erabiltzen ditugu bakarrik. Modu horretara, gure baserrietako berezko sagarrondo-motak mantentzen ditugu, gure landa-ingurunea zainduz.
- Eskuzko bilketa.
- Mahaiko sagarraren salmenta: azoketan.
Mahastizainak eta txakolingileak