Fernando González izango da Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea 2026an
Bizkaiko Sagardoak datorren urtarrilaren 20an, asteartea, ospatuko du Bizkaiko Txotxa, lurraldeko sagardo-denboraldiari hasiera ematen dion ekitaldia. Hitzordua 11:00etan izango da, Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian.
Edizio honetan, 2026ko Bizkaiko
sagardoaren enbaxadorea Fernando González izango da, Amorebieta-Etxanon
kokatutako La Revelía jatetxeko Michelin izarreko sukaldaria, eta berak egingo
du sagardo-denboraldiaren hasierako ohiko ekitaldia.
Fernando González hautatzeko arrazoia
bere ibilbide profesionala eta gastronomia ulertzeko duen modua dira, Bizkaiko
sagardoak ordezkatzen dituen balioekin erabat bat egiten dutenak. La Revelía
jatetxetik, tokiko produktuaren, kilometro zeroaren, hurbiltasunaren eta lurraldearekiko
errespetuaren aldeko apustu sendoa egin du, eta hori gastronomia-esparruko
erreferente bihurtu da. Konpromiso hori 2025ean Michelin izarra lortzearekin
aitortu da, bikaintasunarekin eta lurraldeko nortasunarekin duen lotura
indartuz.
Bizkaiko Txotxa sektore
sagardogilearen lana eta Bizkaian ekoitzitako sagardoaren kalitatea balioan
jartzeko topagune izango da beste behin ere.
Irudien Galeria
» atzera joan